lunes, 28 de abril de 2008

2008/04/28 Klasean eginikoa

PRAKTIKOA
Gaur, Josunek, taldeko lana nola egin behar dugun azaldu digu. Ondoren, POWER POINT: soinua, estekak, animazioa …sartzen. artxiboa ikusi dugu eta guk gure power point-a egiteko esan digu, orri horretan agertzen diren borobilak, hirukiak... sartuz gure power point-ean. Orri batetik beste batzuetara nola joan ikasi dugu, hau da, presentación menú/ configuración de la acción. Agertzen den koadroan aukeratu:” hipervínculo a” eta diapositiba ….aukeratu. 3.diapositiba aukeratu eta aceptar eta aceptar.
Beste estekak bardin egiten dira: Bai koadrotik hurrengo diapositibara, eta ez koadrotik aurreko diapositibara.

TEORIKOA
Ondorengo helbide honetan sartu da irakaslea http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4 eta teknologia eta metodologiari buruzko bideo hau ikusi dugu. Portugesez dagoen arren ondo ulertzen da transmititu nahi digun mezua. Honen atzetik, Teknologia berriak hezkuntza prozesuan txertatzen irakurri dugu. Dena irakurtzeko denborarik ez dugu izan eta datorren asteko klase orduan jarraituko dugu irakurtzen. Azkenik, artikulu hau irakurtzeko gomendioa eman digu irakasleak. http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html

lunes, 21 de abril de 2008

2008/04/21 klasean eginikoa

PRAKTIKOA

Taldekideen blogeko helbideak sartu ditugu gure blogean. Ondoren Feed bat sartu dugu. Azkenik talde lan bat egin behar dugula esan digu Josunek.

TEORIKOA

Hasieran azterketari buruz hitz egin dugu eta gero Terueleko bideoa ikusi eta komentatu dugu.

¿Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas?

Azken urteetako txostenen arabera, Europako eta Espainiako eskola askok, errekurtso teknologiko asko dituzte, hau da, ordenagailu ugari, wifia, interneterako konexioa, arbel digitalak... Esan beharra dago, teknologia gaur egun ez dela arazoa. Azterketa desberdinek adierazi bezala, hauen presentziak ez du aldatu irakaskuntza tradizionala.
Irakasleek IKTak erabiltzen dituzte beraien irakaskuntza planifikatzeko. Ikasleek aurrerapen teknologikoak, erabiltzeko tresna moduan ikusi behar dituzte.

Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute.

Bideo honetan ikus genezake nola lan egiten duten Ariñoko Lehen Hezkuntzako haurrek. Teknologia berrien aplikazioa izugarria da. Azken bost urte hauetan, eskola horretako haurrek, ez dute arkatzik, koadernorik ezta tizarik erabiltzen eskolan. Arbel digital eta ordenagailu bat internetera konektatuta nahikoa da irakasleak klase guztiari zer egin behar duten azaltzeko. Ikasle bakoitzak tablet bat dauka bere lanak egiteko etxean eta eskolan. Lanak burutu ostean irakasleari bidaltzen diote interneten bidez zuzentzeko. Irakasleak pila bat lan egin behar du gaia prestatzerako orduan, berari garrantzitsuena irizten zaion informazioa hartzen du internetetik, liburuetatik eta ikasleei euskarri informatikoaren bidez pasatzen die tablet-etara.
Irakasleen ustez teknologia berriek arrakasta handiagoa dute herri txikietan, hiriko eskoletan egiten dutena egiteko aukera ematen duelako. Honen adibidelez, herriko haurrek bidaia birtualak egin ditzakete edota museoak ezagutu ditzakete. Hiriko haurrak, oinez joan daitezke leku horietara.
Gurasoak hasieran beldurtuta zeuden, ez zekitelako zelan joango zen dena, gaur egun aldiz, pozik daude. Formakuntza ikastaroak eman zizkieten ikasleen gurasoei.
Sistema honek abantaila eta desabantaila asko ditu. Abantailen aldetik gauza gehiago ikasteko aukera daukate, informazio asko daukate eskuragarri eta desabantailen aldetik, ikasle asko baldin badaude denek ezingo dutela tablet bana eduki.

Blogen aplikazio didaktikoa

Ondorengo bideo honetan blogei buruzko informazioa aurki genezake. Blogen bitartez esperientziak, komentarioak eta ideiak konpartitu daitezke dohainik. Teknologia berriak eta blog didaktikoen garrantzia azpimarratu nahi da. Komunikatzeko forma berria dela esaten digu. Gai askotako blogak daudela ere esaten digu eta denon eskura daudela.

">

2008/04/14 Klasean eginikoa

PRAKTIKOA

Gaur blogen aplikazio didaktikoen informazioa bilatzen aritu gara eta aurkitu dugun informazioaren link-a sartu dugu gure komentarioan. Blogei buruzko artikulua bilatu dugu eta blogean sartu dugu gure iritzia emanez.

TEORIKOA

"IKT ek hezkuntzan eragina dute" power point-a azaldu digu Josunek.

lunes, 14 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Gaur egun blog bat edukitzeak abantaila asko ekartzen ditu. Bertan, nahi dugun guztia idatzi dezakegu eta hori ez bakarrik argazkiak ere ipini ditzazkegu. Eskola askotan hasi dira bloga eraikitzen, haurrek gelan egindako gauzak etxetik ere irakurtzeko eta lanak egiteko aukera izan dezaten.
Blogen aplikazio didaktikoak eskolan. Orri honetan bloga nola erabili dezakegun eta bere abantailak azaltzen dira.

sábado, 12 de abril de 2008

2008/04/07ko klasean eginikoa

Education today and tomorrow (komentarioa)
Aldaketak informazioan eta komunikazioan. Irudiak erabiltzen ditu. Hilero mila baino hitz gehiago sortzen direla munduan. Garapena ezin dugu asumitu, oso aldakorra baita. Gaitasun berriak eskatzen ditu eta ez gaude prest guzti horri aurre egiteko. Gaitasunak garatu behar ditugu lehenengo, guk ikasi beharra daukagu gero haurrei erakusteko eta eurek ere egunean egoteko.
---------------------------------------------------------------------------------------------
Berrikuntza Teknologikoak Hezkuntzan
1- Teknologia berriek hezkuntzan eragina dute.
* Irakaste-ikaste prozesuan eragin nabarmena:
- Irakaslearen rola aldatzen da.
- Irakasleak bere formazioa aukeratzen du.
- Komunikazio eredu berria: unidirekzionaletik multidirekzionalera.
- Espazio fisikoa ere zabaldu egiten da.
- Prozeduraren konfigurazio berria: TTBBek prozesuaren garrantzia azpimarratzen dute.
- Gaitasun berriak eta konpetentzia teknologikoak.
- Komunikazioa: arinago eta ugariagoa.
- Etengabeko formakuntza beharrezkoa.
- Ikasketa birtualerako testuingu berriak.
(Eskolak, gizarteratzen eta bizitzen lagundu behar du)

lunes, 7 de abril de 2008

Gaur aprobak

Gaur bigarren eguna da blog-ean gabiltzana. http://www.clocklink.com/ web orrialdean sartu gara eta erlojua aukeratu dugu, orduan ipini eta gure blog-ean sartu dugu.
Post egiten ikasi dugu horretarako etiketak eta estekak egiten ikasi dugu.