lunes, 21 de abril de 2008

Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute.

Bideo honetan ikus genezake nola lan egiten duten Ariñoko Lehen Hezkuntzako haurrek. Teknologia berrien aplikazioa izugarria da. Azken bost urte hauetan, eskola horretako haurrek, ez dute arkatzik, koadernorik ezta tizarik erabiltzen eskolan. Arbel digital eta ordenagailu bat internetera konektatuta nahikoa da irakasleak klase guztiari zer egin behar duten azaltzeko. Ikasle bakoitzak tablet bat dauka bere lanak egiteko etxean eta eskolan. Lanak burutu ostean irakasleari bidaltzen diote interneten bidez zuzentzeko. Irakasleak pila bat lan egin behar du gaia prestatzerako orduan, berari garrantzitsuena irizten zaion informazioa hartzen du internetetik, liburuetatik eta ikasleei euskarri informatikoaren bidez pasatzen die tablet-etara.
Irakasleen ustez teknologia berriek arrakasta handiagoa dute herri txikietan, hiriko eskoletan egiten dutena egiteko aukera ematen duelako. Honen adibidelez, herriko haurrek bidaia birtualak egin ditzakete edota museoak ezagutu ditzakete. Hiriko haurrak, oinez joan daitezke leku horietara.
Gurasoak hasieran beldurtuta zeuden, ez zekitelako zelan joango zen dena, gaur egun aldiz, pozik daude. Formakuntza ikastaroak eman zizkieten ikasleen gurasoei.
Sistema honek abantaila eta desabantaila asko ditu. Abantailen aldetik gauza gehiago ikasteko aukera daukate, informazio asko daukate eskuragarri eta desabantailen aldetik, ikasle asko baldin badaude denek ezingo dutela tablet bana eduki.

No hay comentarios: