lunes, 28 de abril de 2008

2008/04/28 Klasean eginikoa

PRAKTIKOA
Gaur, Josunek, taldeko lana nola egin behar dugun azaldu digu. Ondoren, POWER POINT: soinua, estekak, animazioa …sartzen. artxiboa ikusi dugu eta guk gure power point-a egiteko esan digu, orri horretan agertzen diren borobilak, hirukiak... sartuz gure power point-ean. Orri batetik beste batzuetara nola joan ikasi dugu, hau da, presentación menú/ configuración de la acción. Agertzen den koadroan aukeratu:” hipervínculo a” eta diapositiba ….aukeratu. 3.diapositiba aukeratu eta aceptar eta aceptar.
Beste estekak bardin egiten dira: Bai koadrotik hurrengo diapositibara, eta ez koadrotik aurreko diapositibara.

TEORIKOA
Ondorengo helbide honetan sartu da irakaslea http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4 eta teknologia eta metodologiari buruzko bideo hau ikusi dugu. Portugesez dagoen arren ondo ulertzen da transmititu nahi digun mezua. Honen atzetik, Teknologia berriak hezkuntza prozesuan txertatzen irakurri dugu. Dena irakurtzeko denborarik ez dugu izan eta datorren asteko klase orduan jarraituko dugu irakurtzen. Azkenik, artikulu hau irakurtzeko gomendioa eman digu irakasleak. http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html

No hay comentarios: